Ostiralean hasiko dira Alegiko Madalenak

Dantzaki. Dantza taldearen erakustaldia ostiralean. /  ITSASO
Dantzaki. Dantza taldearen erakustaldia ostiralean. / ITSASO

GALILEA ITSASO.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko dira Madalenak ostirala honetan, Sagardo Festak egitaraua zabalduko duelarik, bertan hamaika sagardo dastatu eta pintxoak jateko aukera ere eskainiz.

Gaueko 21:00etan, urtero bezala, Dantzaki taldearen dantza erakustaldia hasiko da auzoko pilotalekuan eta jarraian, Afari herrikoia izango da sagardo festaren jarraipen gisa oilaskoarekin. Eguna borobiltzeko, Madalenatan falta ez diren Joselu Anaiak taldearen dan-tzaldia izango da.

Asteburua

Larunbatean arratsaldean martxa hartuko dute berriro jaiek, 18:00etatik aurrera Herri Afarirako izango den paella erraldoia egiten hasiko direlarik pilotalekuan, Itsasoko ostatuko Manu eta Aidaren esku.

Arratsaldeko 21:00etan paella afaltzeko aukera egongo da Herri Afaria ospatuz. Giroa alaitzeko DJ Gorrotxa egongo da.

Eta azkenik, igandean Madalena Egun handian, goizetik ekintza desberdinak aurrera eramango dira, 11:00etan meza nagusiarekin hasiz; hau amaitzerakoan Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren emanaldia izango da bertan. Ondoren, hamaiketako herrokoia ez da faltako.

Eta arratsaldean, haurrentzako puzgarriak eta zezen mekanikoa egongo dira, Madalena dastaketarekin ( ardo eta pintxoak) festei agur esanez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos