Olentzero eta Mari Domingi aurten ere herrira datoz

Etorrera . Olentzero eta Mari Domingi hilaren 22an. /  GALILEA
Etorrera . Olentzero eta Mari Domingi hilaren 22an. / GALILEA

Abenduaren 22an plaza apaindu, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatu eta gaztaina jana egongo da herrian

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Abenduko ekintzen plagintza mamitsua dator oraingoan, Udal Batzordeak ekintza desberdinez jositako egitaraua osatu baitu urteari amaiera emateko, eta hauen artean ilusio handiz espero izaten dugun bisita kokatzen da, aurten ere Olentzero eta Mari Domingik gure herrira gerturatuko baitira.

Euskaraldiaren amaierako ekintzarekin ireki ziren abenduko ekitaldiak eta hurerngoa gaur arratsaldean bertan izango dugu, Estatu Batuetako argazki eta irudien emanaldiarekin, Willis familiaren eskutik. Hau amaitzerakoan bertako erara egindako janaria dastatuko dute ere (Hanburgesak, perritos calientes direlakoak...).

Abenduaren 15era egin beharko dugu salto hurrengo ekitaldirako, honetan arratsaldeko 19:00etan elizako korupean elkartu eta Herri Batzarra ospatuko dutelarik. Bi egun beranduago, «Energia eraginkortasuna»-ri buruzko tailerra aurrera eramango da Udaletxean arratsaldeko 17:30etan.

Olentzero eta Mari Domingi

Hilaren 22a magiaz beteriko eguna izango dugu Itsason, plaza apaindu eta Olentzero eta Mari Domingi gurera gerturatuko baitira.

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira herritarrak Itsasoko herrigunean ostatu eta Udaleko apainketari ekiteko eta ordu bete igaro ondoren Olentzero eta Mari Domingiren etorrera hasiko da, Gabon kanten entsaioa eta gaztaina jana ere bertan izango direlarik.

Amaitzeko, hilaren 24ean goizean izango dugu azken ekintza, urtero bezala goizean goiz itsasoar gazte eta helduak plazan elkartuko dira eta Itsasoko auzo eta baserrietan zehar gabon eskean arituko direlarik.

 

Fotos

Vídeos