Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Olentzero eta Mari Domingi. Hilaren 15ean Ezkioko pilotalekura gerturatuko dira. GALILEA
Olentzero eta Mari Domingi hurrengo larunbatean izango dira gure herrian

Olentzero eta Mari Domingi hurrengo larunbatean izango dira gure herrian

Bostgarren urtez bisitatzen dute gure herria, oraingoan haur eta gurasoekin Ezkioko pilotalekuan elkartuz

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Miércoles, 5 de diciembre 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi! Aurten ere Ganbara elkartekoek sustaturik, Ezkioko Udala, Euskorot eta Argindegi ostatuaren laguntzaz, bi pertsonai hauen bisita jasoko dugu herrian, hurrengo larunbatean arratsaldean Ezkioko inguruetan ikusteko aukera izango dutelarik haurrek.

Bostgarren urtea da Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ikusi eta hauei eskutitzak entregatzeko aukera dutela herriko haurrek, beraiekin hitz egiteaz gain. Eta urteak aurrera egin ahala geroz eta jende gehiago hurbiltzen da gurera, inguruko herrietako haur eta guraso ugari gerturatzen baitira etorrera eta solasalditxo ikusgarri honetaz gozatzera.

Lehenengo urtean Igartubeiti Baserri Museoan elkartu ziren; bigarrenean, eskola ondoko etxolan ikusi genituen; gero Santa Luziako plazara gerturatu ziren eta Udaletxeko atarian haurrekin egin zuten solasaldia; aurreko urtean, eskola txikiko inguruetan aritu ziren eta oraingoan Ezkioko inguruetatik ibiliko dira, pilotalekuan haurrekin elkartuz.

Oparia edo ikatza

Abenduaren 15ean, hurrengo larunbata, arratsaldeko 17:30tan hasiko da giroa herrian, orduan Ezkioko herrigunean elkartu eta herriko haurrek euren gurasoekin batera Olen-tzero eta Mari Domingiren txokoa apainduko dutelarik. Ekintza honekin bat eginez eta guztiek parte hartuz, txiki eta handiek, haurrek euren marrazkiak egiteko aukera izango dute guraso elkarteak prestatutako materialekin, eta egindako lanekin, Olentzero eta Mari Domingiren txokoa apainduko dute.

Ordu erditxo bat igaro eta arratsaldeko 18:00ak inguru Olentzero eta Mari Domingi menditik jeisten ikusteko aukera izango dugu, hauekin batera eta bidea argiztatuz, lau lastargi-eramaile eta musikariak ere herrira gerturatuko direlarik.

Menditik beheruntz Ezkiora iritsi eta prestatutako txokora zuzenduko dira, bertan haur eta gurasoak ere egokituko direlarik esan beharrekoak entzuteko.

Aurrekoetan bezala oraingoan ere Olentzerok eta Mari Domingik hitz batzuk esango dizkigute, nola ez haurrak nola portatu diren jakin nahi izango dute oparia edo ikatza eraman behar duten jakiteko; zer moduz aritzen diren eskolan edo etxean, eta gurasoekin zintzo egoten diren. Jarraian, eta bisita ospa-tzeko, mokadutxo bat hartzeko aukera egongo da bertan; hau doakoa izango da eta trikitilariek giroa alaituko dute.

Mokadutxoari dagokionez, txokolatea, bizkotxoak eta gaztaina erreak egongo dira egun honetan Ezkion. Txokolatea hartu bitartean Olentzero eta Mari Domingi bertan egongo dira guztiek beraiekin hitz egin, argazkiak atera eta egunez gozatzeko aukera izan dezaten.

Ezkioko herrigunean oso aparkaleku gutxi daudela aurreikusiz, eta egun honetako ospakizunera gerturatzen den jende kopurua ikusita, garraio publikoa erabiltzeko deialdia luzatu nahi dute Guraso elkartetik; ordutegiak www.lurraldebus.eus orrian daude.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios