Nutrizio tailer praktikoa ostegunean Zelai Ondon

Tailerrak. Makinaz josten ikasteko tailerra ere Zelai Ondon aurrera eraman zen. /  GALILEA
Tailerrak. Makinaz josten ikasteko tailerra ere Zelai Ondon aurrera eraman zen. / GALILEA

Tailerrean parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da, azken eguna gaur izango delarik

MIRYAM GALILEA ITSASO.

'Osteoporosia prebenitzeko giltzurrunen eta hezurren arteko lotura ulertu' izenburupean duen tailer berri bat aurrera eramango da aste honetan arrratsaldean Itsasoko Alegia auzoko elkartean, honetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko delarik.

Osasunaren gaia abiapuntu hartuta eta adituak diren Garbiñe Etxaniz eta Eluska Gonzalez-ekin, honako gai hau ezagutzeko aukera izango dute herritarrek ikuspegi holistiko batetik: osteoporosiaren prebentzioa nola egin, eta hezurren osasunarekin lotuta giltzurrunen garrantzia ere aztertuko da.

Bertan emango diren gomendio eta azalpen teorikoez gain, giltzurrun eta hezurrak indartzeko baliotsuak diren elikagaiekin egindako dastaketa ere izango da bertan.

Tailer hau ostegunean arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du gutxi gorabehera (arratsaldeko 20:00ak arte), Itsasoko Alegia auzoko Zela Ondo elkartean aurrera eramango delarik.

Tailerrean parte hartzeko eta antolaketa errazteko asmoarekin, aldez aurretik izena eman beharko da. Honetarako, Itsasoko Udaletxera deitu beharko da 943 477 790 telefono zenbakira; udaleko posta elektronikora idatzi udala@itsaso.eus helbidera; edo eraikinera bertaratu eta zuzenean izena eman. Izena emateko azken eguna gaur da.