Museoen Eguna ospatzeko ekintza ugari asteburuan

Akintza anitzak aurrera eramaten dira urtean zehar. / IGARTUBEITI
Akintza anitzak aurrera eramaten dira urtean zehar. / IGARTUBEITI

Larunbatean mural kolektiboa sortuko dute Raquel Gasconen laguntzaz, eta tartean bazkaria ere izango da

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak, maiatzaren 18an eta 19an, asteburuan, ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, «Museoak kultur ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna», mural kolektibo batean tradizioa berrinterpretatuz, beste ekintzen artean.

Baserrian oinarritutako pertsonai eta ipuinetatik abiatuz, ilustrazio, pintura eta estanpazioaren bitartez, museora larunbatean gerturatzen diren guztien artean mural kolektiboa sortuko dute, Raquel Gascon ilustratzailearen lankidetzarekin.

Jardunaldia 11:30ean hasiko da eta 18:00ak arte luzatuko da, 13:30etan bazkaria ere izango delarik. Ekintza honetan sei urtetik gorako haurrak dituzen familiek parte hartu ahal izango dute, honetarako aldez aurretik izena eman beharko dutelarik.

Igartubeititik gomendatzen dute umeek kamiseta zahar bat edo mantala eramatea, zikindu ez daitezen. Tailerrak toki mugatuak izango ditu. Izena emateko Igartubeitiko 943 72 29 78 telefonoz enbakira deitu beharko da edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Bazkariaren prezioa hurrengoa izango da: haurrek 8€ ordainduko dituzte; helduek berriz, 12€.

Ate irekiak

Asteburu honetan, maiatzak 18an eta 19an, ate irekien jardunaldiak ere izango dira Igartubeitin: larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; eta igandean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Doako sarrera eta bisita gidatuak eskainiko dira.

Areago istorioak

Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak «Istorioak belarrietara» kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egin dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, egitasmo honek kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Kontakizunek euskaraz idatziak izan behar dute, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak eta gutxienezko bi orritako eta gehienezko hiru orritako luzapena izan (1.000 hitz gutxigorabehera).

Kontakizunak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta ekainaren 14an amaituko da. Parte har-tzeko beharrezkoa den dokumentazioa posta elektronikoz (igartubeiti@gipuzkoa.eus) edo arruntez bidali daiteke ekainak 14ko arratsaldeko 19:00ak baino lehen.

Balorazio Batzordearen azken erabakia apirilaren 29tik aurrera jakinaraziko da.Informazio gehiagorako igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera jo.