Murumendira joan etorria dugu larunbateko plaza

Igoera. Mendi igoerak, ibilaldiak eta bestelako ekintzak antolatzen ditu EzkiOn klubak urtean zehar./
Igoera. Mendi igoerak, ibilaldiak eta bestelako ekintzak antolatzen ditu EzkiOn klubak urtean zehar.

Parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da eta gaur dugu honetarako azken eguna

MIRYAM GALILEAEZKIO.

EzkiOn martxan kirol kluba eta herriko Udalaren esku, mendi irteeratxo bat aurrera eramango da larunbata honetan, urriak 12, bertan bi ibilbide desberdinetan parte hartzeko aukera zabalduko delarik.

Bi egun falta dira mendi ibilaldiari eusteko. Oraingo erronka Murumendira joan etorria egitea da, guztira 20 kilometro osatuz. Kasu honetan irteera goizeko 8:00etan izango da Topa Tabernatik abiatuz; ibilbide hau bietatik luzeena izango da.

Murumendiko ibilbidea luzea izanda eta nahi duen orok parte hartzeko aukera izan dezan, beste ibilbide motzagoa ere proposatzen dute EzkiOn taldekoek: Kizkitzara joan etorria. Bide motz honek 9 kilometroko luzera du eta honetan animatzen direnak goizeko 10:00etan elkartuko dira Topan bidea hasteko.

Bai bide luzea eta baita bide motza aukeratzen dutenentzat ere anoa postua egongo da, hau Kizkitzan kokatuko delarik. Bi ibilbideek Santa Lutziko Anduaga Elkartean izango dute helmuga.

Mendi irteeran parte hartzeko aurretik izena eman beharko da, azken eguna gaur izanik. Honetarako Udaletxera gerturatu, Argindegi ostatura edo Topa tabernara.