Murumendi eta inguruetara irteera izan da uztailekoa

Murumendi eta inguruetara irteera izan da uztailekoa

Uztaileko mendi irteera astebete aurreratu dute itsasoarrek, Marimurumendi maratoia dela eta lasterketaren gertutasuna aprobetxatuaz, bertako inguruetara egin dutelarik irteera. Itsasoar asko dira igandeko Marimurumendi maratoian bolondres lanak egiten dituztenak, Kizkitzako anoa puntuan eta inguruetako bidegurutzetan eta hori horrela izanda, hilabete honetako mendi irteera igande honetan egitea erabaki zuten, sei lagunek parte hartu zutelarik. Ordizitik abiatu eta Itsasondoko Urkia auzoa eta Ioiako putzua zirkularra egitea zen helburua, Murumendiko puntatik pasatuz.