Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mugikorrerako bideojokoak sortzeko haurrentzako tailerra laster Uglen

Mugikorrerako bideojokoak sortzeko haurrentzako tailerra laster Uglen

Pazko Astean aurrera eramango da eta 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua izango da

DV

ALTO UROLA.

Jueves, 22 de marzo 2018, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Garaiko Lanbide Eskolak formakuntza eskain-tza zabala duela jakina da, hau 14 urtetik gorako ikasleei zuzendutakoa izanik, baina badira urte batzuk adin tarte hau jaitsi eta haurrei zuzendutako tailer teknologikoak antolatzen dituztela, etxeko gaztetxoen sormena piztu eta jolas moduan ikasteko aukera eskintzen dutelarik. Oraingoan, gertu dugun Pazko Asteari begira, Mugikorrerako bideojokoak sortzeko tailerrean parte hartzeko aukera eskaintzen dute.

2014. urtean hasi ziren gazteen-tzako tailer teknologikoak antola-tzen. Lehen bi urteetan udan bakarrik egin zituzten, baina 2016. urtetik aurrera ikasturteko hiru opor garaietan aurrera eramaten dituzte: uztailean, Pazko Astean eta Gabonetan. «Gazteei zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikekiko interesa eta ikasmina piztea bilatzen duen hezkuntza-proiektua da honako hau. Eginez ikastean eta ondo pasatzean datza», azaltzen dute Ugletik.

Beraz, datorren Pazko Astean ondorengo tailer teknologikoa burutuko da: mugikorrerako bideojokoen sorkuntza ikastaroa.

Baldintzak

Tailer honetan parte hartzeko baldintza desberdinak bete beharko dituzte gaztetxoek, izena emateko epea bihar amaituko delarik.

Tailerra, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua da, eta hau apirilaren 3an hasi eta 6an amaituko da, goizeko 9:00etatik 13:00etara izango delarik. Guztira 16 orduko iraupena izango du.

Parte hartzaileek euren etxetik Android mugikorra eraman beharko dute, bertan bideojokoa programatu ahal izateko; ezinbestekoa izango da android sistema operatiboa duen mugikorra izatea.

Ikastaro honetako begiraleak, Ugle eskolan Batxilergo Teknologikoa ikasten ari diren ikasleak izango dira. Tailerraren prezioa 50 eurokoa izango da, beti ere anai-arrebek izena ematen badute deskontuak egingo dira. Gogoratzen da plazak mugatuak direla, asko jota hamabi laguneko taldea sortzen direlarik. Izena emateko epea bihar, ostirala, amaitzen da. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko idatzi fpe@ugleskola.org edo 943 72 54 77 telefonora deitu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios