Mihiluze! tailerrarekin hasten da ikasturte berria Igartubeitin

Tailerrak. Ikasturte berriarekin batera tailer didaktiko eskaintza berriarekin datoz.
/GALILEA
Tailerrak. Ikasturte berriarekin batera tailer didaktiko eskaintza berriarekin datoz. / GALILEA

Hilabete honetan hiru tailerretan parte hartzeko aukera egongo da baserri museoan

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Mugimendu handiko hilabeteak izaten dira udakoak Igartubeitin, kanpoko bisitari asko etorri, bisita bereziak, plan berriak eta bestelako ekintzak aurrera eramaten direlarik bertan. Uztailan adibidez udalekuetako haur asko etorri izan dira «Handia da nire gorputza» tailerra aurrera eramatea, eta orain, ikastute berria hastearekin batera, hiru tailer berezi proposatzen dizkigute.

Haurrek eta beraien familiek har-tzen dute berriro ere protagonismoa Igartubeitin, ikasturtea hastearekin batera hiru tailer didaktiko berri eskaintzen dizkigutelarik museotik, eta lehenengoa larunbata honetan arratsaldean aurrera eramango da.

Mihiluze. Hilaren 15ean, arratsaldeko 16
30etik 18:30era, 6-12 urte bitartekoei eskainia. 3 euroko prezioa.
Zer da kixki-a. Hilaren 29an, arratsaldeko 16
30etik 18:30era, 4-12 urte bitartekoei eskainia. 3 euroko prezioa.
Kirikoketa. Hilaren 29an, goizeko 11
00etatik 13:00etara, 18 urtetik gorako gazte eta helduei eskainia. Juan Mari Beltranek eskainia. Doako tailerra.

'Mihiluze' izendatutako tailerra izango dugu larunbatean (hilak 15) arratsaldeko 16:30etik aurrera interpretazio zentruan, hau sei eta hamabi urte bitarteko gaztetxoei zuzendukoa delarik. «Hitz jokoen bitartez, euskara lantzeko dinamika kooperatiboa burutuko da, sagardoa egiteko prozesuak jarraituz», azaltzen dute museotik.

Tailerrak bi orduko iraupena izango du eta honen prezioa 3 eurokoa da, beti ere Famili Txartelarekin deskontuak egiten direlarik. Parte hartzeko kopurua mugatua da beraz aldez aurretik deitzea komeni da, honetarako Igartubeitiko 943 72 29 78 telefonora deitu behar delarik.

Aurrera begira, hilaren 29an bi tailer desberdin izango ditugu, bata goizez eta bestea arratsadez. Sagardo Astearen gertutasuna kontutan izanda, gai honekin lotutako 'Zer da Kixki-a?» eta «Kirikoketa' tailerrak antolatu dituzte egun honetarako. 'Zer da kixki-a?' arratsaldeko 16:30etik 18:30ak bitartean aurrera eramango da, hau lau eta hamabi urte bitarteko haurrei eta beraien familiei zuzendukoa delarik. «Sagarrak biltzen hasiko gara eta beraien zapore ezberdinak dastatuko ditugu. Sagar mota ezberdinez osatutako erakusketa antolatzen jarraituko dugu», diote Igartubeititik.

«Kirikoketa» tailerrean parte har-tzeko aukera goizean izango dugu, 11:00etatik 13:00ak bitartean, ikastaro hau 18 urtetik gorako gazte eta helduei zuzenduta egongo delarik. Ikastaroa Juan Mari Beltranek eskainia izango da; tailerra doakoa izango da.

Tokia mugatua da, hamar parte hartzaile izango dituelarik gehienez, beraz ahalik eta azkarren izena ematea komeni da, honetarako Igartubeitira deitu behar delarik.

Mendebalde

Tailer eta bisita berezietaz aparte hilabete honetan ere bi erakusketa bisitatzeko aukera dugu Igartubeitin. Alde batetik, baserrian bertan 'Handia13...argiak, kamara eta akzioa' argazki erakusketa dugu, hilak 30a arte egongo dena; eta bestetik, interpretazio zentruko atarian Asier Gogortzaren 'Mendebalde' erakusketa osatzen duten argazkiak ikusteko aukera ere badugu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos