Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kizkitza. Azken ospakizuna Kizkitzan izango da. DV
Mezak eta Kalbarioa Aste Santuan

Mezak eta Kalbarioa Aste Santuan

Bi elizetako ospakizunaz gain San Lorentzora Kalbarioa eta Kizkitzan meza egongo dira

DV

ITSASO.

Jueves, 29 de marzo 2018, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste Santuko ospakizunen artean meza eta elizkizun desberdinak aurrera eramaten dira herrian, hauek Itsaso eta Alegiko elizetan eta herriko baselizetan ere ospakizunak aurrera eramaten dituztelarik. Horrela, elizkizun hauekin hasteko gaur, Ostegun Santuan, arratsaldeko 18:00etan Jaunaren Azken Afariaren elizkizuna izango dugu Alegiako elizan. Ostirala Santuan goizeko 10:00etan hasiko da Kalbarioa Itsasotik abiatuz San Lorentzo baselizara, Jesusen Nekaldia ospatzeko.

Asteburuari dagokionez, larunbata Santuan arratsaldeko 18:00etan Pazko Bigiliako meza izango da Itsasoko San Bartolome parrokian eta ordu bete beranduago Alegian ere ospatuko da meza; eta azkenik, Pazko igandean goizeko 11:00etan Pazko meza ospatuko dute Itsason, eta arratsaldeko 18:00etan Kizki-tzako baselizan, ospakizunekin amaituz.

Pausoz pauso

Herritarrek Itsason ematen diren pauso guztiak ezagutu ditzaten, maiz antolatzen dira Herri Batzarrak, azkenekoan, urritik gaur arte emandako aldaketak eta berrikuntzak izendatu dituztelarik.

Batzarrean, Itsasoko artxiboa eratzeko jasotako diru-laguntzen berri eman zen; Goiko Ostatuko egituraren analisia; Udalaren hornikun-tza eta Udal langileen kontratazioa; Leader eta Goimenera egin diren diru-laguntzen eskaeren berri eman zen (Alegiako lanak»; konektibitatea; Sasietarekin egindako bilerak; eta Goierriko Hedabideak aipatu zituzten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios