Merienda izango dute pilota taldekoek ostiralean

Haurrak. Ederki pasatzen dute pilotan. /  GALILEA
Haurrak. Ederki pasatzen dute pilotan. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Urria hastearekin batera martxa hartu zuten Ezkion haurrei zuzendutako pilota klaseak eta ordutik, ostiralero elkartzen dira herriko pilotalekuan kirola praktikatzera.

Hamalau haur eta gaztek parte hartzen dute Ezkioko Udal Pilota Ikastaroan. Hauek ostiraletan arratsaldeko 17:00etan elkartzen dira pilotalekuan bertan eta oso gustura aritzen dira.

Hilabete bat badaramate lanean eta hau ospatzeko, azaroaren 9n klasea amaitu eta gero Argindegi ostatuan meriendatxoa egingo dute ume-pilotariekin. «Hilero horrelako askariak egiteko asmoa daukagu. Ostatukoak, patrozinatzaileetako batzuk dira ta animatu egin dira», diote antolatzaileek.

Ikastaroa hasita egonda ere parte hartzeko ateak zabalik daude, honetarako ezkiokopilota@gmail.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos