Mediku zerbitzurik ez da egongo gaur Osasun zentroan

GALILEA EZKIO.

Osakidetzak bidalitako oharrak esaten duenez, udarari begira, sendagile zerbitzuek aldaketa batzuk izango dituzte hurrengo hilabeteetan. Hauen artean, gaur, adibidez, ez da mediku zerbitzurik egongo Ezkioko herrian.

Aldaketa desberdinak egongo dira udako hilabeteetan. Horrela, medikuari dagokionez, ekainaren 29tik uztailaren 6rarte, ordezko medikua egongo da osasun zentroan lanean, gaur izan ezik, mediku zerbitzurik ez baita egongo.

Erizain lanari dagokionez, ordea, uztailaren 23tik abuztuaren 24ra bitartean, ordezko erizaina izango da zentroan, eta ordutegia mantenduko da abuztuaren 13tik abuztuaren 21eko epean izan ezik. Egun horietan, erizainen ordutegia, goizeko 8:00etatik 12:00ak artekoa izango da.

Azkenik, beti bezala, gogora-tzen da larrialdiak egonez gero, hauek Zumarragako Osasun Zentroan atendituko direla.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos