Mediku eta sendagile zerbitzuan aldaketak daude egun hauetan

MYRIAM GALILEA EZKIO.

Osakidetzak bidalitako oharraren arabera, udaran zehar mediku eta sendagile zerbitzuan aldaketa batzuk egongo dira.

Erizainari dagokionez, hilaren 24ra arte ordezkoa izango da Ezkioko osasun zentruan. Tarte honetan ordutegian ere aldaketak egongo dira, hilaren 13tik 21a bitartean goizeko 8:00etatik 12:00etara izango baita; beste egunetan ohikoa (goizeko 9:00etatik 15:00etara).

Beti bezala, egon daitezken larrialdiak Zumarragako Osasun zentroan atendituko dira; medikuarekin txanda hartzeko ere bertara deitu beharko da 943035220 telefonora.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos