Maiatzeko irteera Mendikutera egin dute

Maiatzeko irteera Mendikutera egin dute

Maiatzeko mendi irteera egin zen igandean, herritarrak Alegin 8:30ean elkartu zirelarik. Ibilbidearen helburua Tolosako Urkizu auzotik abiatuta Mendikute tontorreraino iristea zen (816metro) eta ondoren Mendikuteko kobazuloak ikusiz ibilbide zirkularra egin eta abiapuntura itzuli. Hamabost bat lagunek parte hartu zuten.