Mahai jokoetan gustura aritu dira herritarrak

Mahai jokoetan gustura aritu dira herritarrak

Ezkiotar haur, gazte eta helduek ederki pasatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Anduaga etxean, mahai joko ugarien artean aukeratu eta jolasean aritzeko aukera izan baitzuten. Arratsaldeko lehen ordutik hasi zen jendea jolasean eta ordu erdi barru mahaiak gehitu behar izan ziren jolastu ahal izateko. Arratsalde ederra atzokoa!