Mahai jokoak eta txokolatada, gaur arratsaldean Anduagan

Mahai jokoak. Gabonetan aurrera eraman ziren Ezkion. / GALILEA
Mahai jokoak. Gabonetan aurrera eraman ziren Ezkion. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Udaletxean (Anduaga etxean) elkartuko dira adin guztietako herritarrak gaur arratsaldean, mahai jokoetan aritzeko.

Gabonetan ederki pasatu zuten herritarrek eta gaur arratsaldeko 16:00retatik 19:00ak bitartean berriro ere mahai jokoetan aritzeko aukera izango dute. Antzuolako Jolasenea elkarteko kide den Lizarrako Juanma Begiristainen laguntzaz aurrera eramango da saioa, bertan haur, gazte eta helduentzat zuzendutako jolasak izango direlarik. Alde batetik zortzi urtetik beherakoentzat jolas batzuk egongo dira; eta bestetik, beste adin guztiei egokitutakoak ere ez dira faltako.

Arratsaldeko 17:30etatik aurrera ere Txokolatada ospatuko da Anduaga elkartean.