Mahai jokoak eta txokolatada herritar guztientzat

Mahai jokoak. Lehenengo saioa aurreko abenduan egin zen./
Mahai jokoak. Lehenengo saioa aurreko abenduan egin zen.

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Aurrekoan izandako arrakasta ikusita, berriro ere antolatu da mahai jokoen saioa Ezkion, oraingoan Anduaga etxean aurrera eramango direlarik.

Apirilaren 27a, larunbata, izan da aukeratutako eguna eta udaletxean (Anduaga etxean) elkartuko dira arratsaldeko 16:00retatik 19:00ak bitartean. Antzuolako Jolasenea elkarteko kide den Lizarrako JuanMa Begiristainen laguntzaz aurrera eramango da saioa, bertan haur, gazte eta helduentzat zuzendutako jolasak aurrera eramango direlarik. Alde batetik zortzi urtetik beherakoentzat jolas batzuk egongo dira; eta, betetik, beste adin guztiei egokitutakoak ere ez dira faltako.

Anduaga etxean jokoak aurrera eramaten diren bitartean, arratsaldeko 17:30etik aurrera txokolatada ere eskainiko da Anduaga elkartean.