Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa dakar 'Kursaal eskura' egitasmoak

Luxenburgoko orkestra filarmonikoa. /  KURSAAL
Luxenburgoko orkestra filarmonikoa. / KURSAAL

Sarrerak interneten bidez erosi eta doako autobus zerbitzua erreserbatzeko aukera egongo da udaletxera deituz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

'Kursaal Eskura' egitasmoaren barne, hilabete honen erdialdean Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera zabaltzen zaie bizilagunei, joan-etorrirako doako autobus zerbitzua eskaintzen delarik. Badira hiru urte egitasmoa hau martxan jarri zela gure baiaran eta handik geroztik kontzertu desberdinetara joateko aukera zabaldu zaie herritarrei, era eroso eta merkeago bat eskainiz.

'Kursaal Eskura' Kursaal Eszenaren kultur-programazioan interesa dutenen eskura jartzea du helburu eta Kursaal Eszena eta Ezkio, Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko Udalen elkarlanari esker sortu zen 2015. urtean.

Egitasmo honek, Kursaal Eszenaren barruan antolatzen diren kontzertu eta ikuskizun ezberdinak, interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen da, bailaratik atera eta behin ikuskizuna amaitutakoan jatorrizko herrietara itzultzen dena.

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa hilaren 11n, igandea, egingo du kontzertua Kursaaleko auditorioan arratsaldeko 19:00etan. Gustavo Gimenoren zuzendaritzapean, pieza desberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu oraingo honetan.

Kontzertu honetara joateko interesa duten herritarrek Kursaal Elkarguneako web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera (www.kursaal.eus) eta ondoren autobus zerbitzua herriko Udaletxean erreserbatu.

Izendatutako sarrera arruntaz gain, 'ordu gaztea' deritzon sarrera bereziak ere eskaintzen dira. Honen bidez langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek sarrerak hiru urotan erosteko aukera dute. Honetarako eta sarrera hauek erreserbatzeko, lau herrietako kultur zerbitzuetara deitu beharko da, autobus zerbitzurako bezala. Erreserbak ezinbestekoak izango dira honetan.

Autobusa

Distantziaren arazoa saihesteko doako autobus zerbitzua eskainiko da egun honetan, esan bezala sarrerak erosi ondoren erreserba egin beharko delarik. Honetarako, Ezkio-Itsasoko udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira, eta izena eman; azken eguna azaroaren 5a (astelehena) izango da. Autobuseko tokia mugatua da eta horregatik komeni da ahali eta azkarren erreserba egitea.

Geltokiari dagokionez, oraingoan ere Zumarragako Correoseko autobus geltokian kokatuko da, hilaren 11n igandea, arratsaldeko 17:30ean irtengo delarik. Gogoratu autobusa erabiltzeko erreserba aurretik egitea derrigorrezkoa dela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos