Borrar
Errepidea. Obrak espero baino azkarrago aurrera doaz. GALILEA
Sta Lutzi errepideko obrak espero baino azkarrago amaituko dira

Sta Lutzi errepideko obrak espero baino azkarrago amaituko dira

Lau hilabeteko epean amaitu behar ziren lanak baliteke bi hilabete eta erdian amaitzea

GALILEA

EZKIO.

Sábado, 14 de octubre 2017, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zirkulazioa mantsotzeko obraren bigarren fasearekin hasi ziren irailaren 12an Santa Lutzi auzoan, honekin batera ere espaloia eta gas eta ur-hornidura sareak hobetzeko aprobetxatuko delarik. Hasieran lau hilabeteko epea zegoen obra amaitzeko baina badirudi espero baino azkarrago amaituko dutela,

Gipuzkoako Foru Aldundia «GI-2632 errepidean, Ezkioko zeharbidean zirkulazioa mantsotzeko bigarren fasea» proiektuko obratan ari dira lanean, hauek guztiak burutzeko lau hilabeteko epea aurreikusten zelarik.

Foru Aldundia eta Ezkioko Udalaren arteko elkarlanaren ondorioz aurrera eramaten ari dira obra hauek. Foru Aldundiak gehiengoa egingo duen arren, errepidea altxatzen dela aprobetxatuz, gasa sartuko du Udalak.

Aldi berean, errepidean egiten ari diren obrekin batera, espaloi berria eta ur hornidura sareak ere hobetuko dira.

«Hasiera batean lau hilabeteko epea zagoen obrak amaitzeko baina oso azkar doaz eta baliteke bi hilabete eta gutxiko epea bukatuta egotea», azaltzen du Jose Ignacio Etxezarreta Ezkioko alkateak.

Eragozpenak

Jakina da horrelako obrak eragozpen ugari ekartzen dituztela eta horregatik Udaletik denon laguntza eskatzen dute lanak ahalik eta txukunen burutzeko.

Aldi berean, errepidea altxatuta dagoenez, autobus geltokiak jatorrizko lekutik mugitu dira, beraz, hasiera batean Ormaiztegi norabidean geltokia Miranda Baserriaren parean izango da, eta Zumarraga norabidean Topa taberna parean kokatuko da. Dena den, eta obrak aurrera joan ahala posible da bestelako aldaketaren bat ere egin behar izatea.

Egin behar diren lanei buruz edozein zalantza izanez gero edo informazioa jaso nahi duenak Ezkioko Udaletxera deitu besterik ez du egin behar, 943 72 13 03 telefonora.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios