Lehenengo udalekuetan kirolaz blai

Kirolak. Irristatzea, frontenisa, igerilekua edo Kizkitzara buelta izan dira aste honetako ekintzetako batzuk. / MADDI SALUTREGI
Kirolak. Irristatzea, frontenisa, igerilekua edo Kizkitzara buelta izan dira aste honetako ekintzetako batzuk. / MADDI SALUTREGI

Kirol desberdinak landu dituzte aste honetan eta datorrenean arteaz disfrutatuko dute

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Lau asteko udalekuak bultzatu dituzte aurten ere itsasoarrek, aste bakoitzean gai desberdin bat jorratuz aukera zabala eskaini dietelarik herriko txiki eta gaztetxoei. Lehenengo asteko ekintzak gaur amaitzen dira, egun hauetan kirolak jorratu dituztelarik, Zerki enpresarekin bat.

Hamaika haur eta gazte egon dira aste honetan Udalekuetan parte hartzen, txikienak bost urte eta nagusienak 13 urte dituelarik, beste guztiak adin tarte honetan kokatuz. Egun bakoitzean kirol bat aukeratu eta horretan aritu dira gustura Zerki enpresako begiraleekin batera, eta txikienetaz arduratzen den Maddi Salutregi herritar gaztearekin, hau ere begirale gisa. «Lehenengo egunean kirol edo jolas alternatiboak landu genituen: punteria eta horrelako jolasak eginez; bigarren egunean igerilekura joan ginen; hirugarrenean, irristaketa eta frontenisa landu genituen, eta atzo Kizkitzara joan ginen, mendi bueltarekin batera orientazio joku batzuk eginez. Gaurkoa izango da azkena, eguraldiak laguntzen badu txirringak hartu eta Ordizia aldera joango garelarik txangoan», azaltzen dute begiraleek.

Hurrengoak

Aste aparta izan da lehenengoa eta aurrera begira beste hiru dituzte. Datorren astelehenean udaleku artistikoak hasiko dira, Pott keramikakoekin zeramika eta pintura landuz. Hurrengo astean hipika hastapenak landuko dituzte ingelesez. Eta azkenekoan, robotika eta bideojokoen sorkuntzarako tailerra izango dute Doplay-ren eskutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos