Lehen hilabetea ospatuz merienda dute gaur ostatuan herriko pilota taldeko haurrek

Haurrak. Gustura aritzen dira pilota klasetan. /  GALILEA
Haurrak. Gustura aritzen dira pilota klasetan. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Urrian martxa hartu zuten Ezkion haurrei zuzendutako pilota klaseak eta ordutik, ostiralero elkar-tzen dira herriko pilotalekuan kirola praktikatzera.

Hamalau haur eta gaztek parte hartzen dute Ezkioko Udal Pilota Ikastaroan, hauek ostiraletan arratsaldeko 17:00etan elkartzen sirelarik pilotalekuan bertan eta oso gustura aritzen dira.

Hilabete bat badaramate lanean eta hau ospatzeko, gaurko klasea amaitu eta gero Argindegi ostatuan meriendatxoa egingo dute ume-pilotariekin. «Hilero horrelako askariak egiteko asmoa daukagu. Ostatukoak, patrozinatzaileetako ba-tzuk dira ta animatu egin dira», diote antolatzaileek. Ikastaroa hasita egonda ere parte hartzeko ateak zabalik daude, honetarako ezkiokopilota@gmail.com idatziz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos