Txorientzako habiak egiteko tailerra Domingo Agirren, herriko haur guztiei irekia

Haurrak Aranzadiko adituekin txoriak behatzen, urriko tailerrean./
Haurrak Aranzadiko adituekin txoriak behatzen, urriko tailerrean.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO LEGAZPI.

Urrian Aranzadi zien- tzia elkarteak gidaturiko Txoribox tailerra burutu zuen Domingo Agirrek herriko haurrekin, gure inguruetako txoriak behatuz. Datorren asteburuan, Txoribox tailerraren bigarren atalean parte hartzeko aukera izango dute umeek, oraingoan, habi-kutxak egingo direlarik.

Ekintza larunbatean, hilaren 24ean, eramango da aurrera, eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, Aranzadi Zientzia elkartearen eskutik berriz ere.

«Hegaztiak ezagutzeko egindako lehenengo tailerrari jarraipena emanez, bigarren tailer bat antolatu dugu, kasu honetan, habi-kutxak eraiki eta kokatzeko saioa izango da eta honetan parte hartzeko aukera ere Legazpiko haur guztiei irekiko da», azaltzen dute antolatzaileek. Tailerra arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara egingo da eta 10 euroko prezioa izango du.

Izen ematea

Ekintzan parte hartu nahi dutenek Domingo Agirre eskolara deitu beharko dute, 943 71 00 68 telefonora. Eskolako ikasleen kasuan berriz, Inika bitartez egin dezakete izen ematea. «Kontuan hartu behar da plazak mugatuak direla, gehienez 30 haurrek parte hartu ahal izango dute», aditzera ematen dute.

 

Fotos

Vídeos