Borrar
Niessen kulturguneko aretoan dantzari aritu ziren parte-hartzaileak elkarrekin. SUSTRAIAK

Legazpi

Sustraiak dantza taldeko ordezkariak bikain Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia

Urtarrilean abian jarri zen lehiaketaren VII. edizioari Errenteriako Niessen kulturgunean jarri zitzaion amaiera

El Diario Vasco

Legazpi

Martes, 27 de mayo 2025, 20:16

Urtarrilean abian jarri zen Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VII. edizioa larunbatean amaitu zen Errenterian. Niessen kulturgunean burutu zen azken saioa, A eta B sailetan eta bietan ere Sustraiak Dantza Taldeko ordezkariak izan ziren. Sail bakoitzean hamabina dantzari aritu ziren, hauen artean Sustraiakeko Sara Escudero (A sailean) eta Araitz Berasategi, June Osinalde, Nora Escudero eta Nora Lafuente (B sailean). Escudero laugarren sailkatu zen A sailean Lezoko Hugo Haro, Gorane Villa eta Ane Perezen atzetik, eta B sailean, berriz, Nora Escudero hirugarren izan zen eta June Osinalde laugarren. Sail honetan ere saria Lezora joan zen, Lur Lacastak eskuratu zuen eta bigarren Ixone Lorenzo lezoarra sailkatu zen.

«Sustraiak Dantza Taldeko dantzariek bikain aritu dira, urtarrilean Legazpin hasi eta larunbatean Errenterian amaitu den txapelketa honetan hobekuntza handia izan dutela argi eta garbi utziz», adierazi dute Legazpiko taldetik eta zoriondu nahi izan dituzte txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle guztiak. «Horrela segi eta datorren txapelketara arte».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sustraiak dantza taldeko ordezkariak bikain Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia

Sustraiak dantza taldeko ordezkariak bikain Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia