Borrar

Legazpi

Orientazio kirolaren hastapenak ezagutzeko aukera igande honetan Kimu Berriko aterpean

Izadi Zaleaken eskutik, ume eta helduek parte hartu dezakete, ez baita aurretik ezagutzarik behar

El Diario Vasco

Legazpi.

Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:32

Igande honetan, Izadi Zaleaken eskutik, Kimu berriko aterpean, orientazioa kirolaren hastapenak ezagutzeko aukera izango da ume eta helduentzat.

Bertan mapa eta brujularen oinarrizko ezagutza erakutsi ondoren, orientazio kiroleko ibilbide bat izango da ezagutzak praktikan jartzeko.

Parte hartzaileek taldeka egingo dute lan eta mapa eta brujula bat eman ondoren ezkutatutako balizak topatu beharko dituzte. Ibilbidea denbora gutxienean egiten duen taldea izango da irabazlea.

Izadi Zaleaketik azpimarratzen dutenez, edozeinek har dezake parte hastapen proba honetan. Ez da aurretik ezagutzarik izan beharrik, bertan erakutsiko baitzaie jakin beharreko guztia.

Kimu Berri elkarteak igandero bezala aterpea irekita izango du eta Izadik izango du asteburu honetako salda eta txorixoa banatzeko ardura.

Parte-hartzaileak bi modutara hurbil daitezke KimuBerrira. Goizeko 09:00etan Izaditik abiaturik mendi paseoa eginez edota 11:00etan Kimu Berrin norbera bere kontura azalduz.

Izena ostegun honetan eman daiteke Izadi Zaleak elkartean 18:30etik 19:30era edo WhatsApp bidez 943 73 11 68 zenbakian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orientazio kirolaren hastapenak ezagutzeko aukera igande honetan Kimu Berriko aterpean