Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Carlos Ausserladscheider, bere obrak atzean dituela, artxiboko irudian Unanua
Omenaldia egin diote Carlos Ausserladscheider artista legazpiarrari

Omenaldia egin diote Carlos Ausserladscheider artista legazpiarrari

Artearen bidez artista omendu eta azken agurra emateko, egun osoz izan da zer egina Azoka espazioan. Artistaren alabak pozik agertu dira egitarauarekin

dv

Donostia

Domingo, 17 de marzo 2019, 17:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Carlos Ausserladscheider artista legazpiarrari omenaldia egin diote bere jaioterrian. Lagunak, artistak eta herritarrak bertaratu ziren Azoka espaziora, artearen bidez artista omendu eta azken agurra emateko. Egun koloretsua izan zen, Ausserladscheiderren obraren antzerakoa. Artistaren alabak pozik agertu dira prestatutako egitarauarekin, aitak nahiko lukeen bezalakoa izandakoa haien iritziz.

Egun osoko egitaraua prestatu zuten Azokan, larunbatean, hilak 16. Bertan, aita alemana zuen artista legazpiarraren obrak eta beste hainbat lagunenak izan dira ikusgai: Aitor Ruiz de Egino, Alberto Letamendi, Gorka Salmerón, Iker Valle, Joxan Iza, Juan Mari Burguera, Olatz Goiburu, Peio Goello, Pelex, Sofía Arostegi eta Xabier Celestinorenak, hain zuzen.

Musika saioak eta kontzertuak ere egin dituzte Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa, Katu Kale, La Toga, Javi Botanz, Kayldj eta Brickpaco, Ion Celestino, Nerea Erbiti, Txanpi eta Garik. Ausserladscheiderren disko bildumako hainbat

Omenaldi ekitaldia eguerdiz egin dute, eta agurra bukatzeko, familia argazkia atera dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios