Borrar
Olentzero eta Mari Domingi asteburuan iritsi dira Mirandaolara, eta Eguberriak iritsi arte, asteburu eta jai egun guztietan bilduko dira haurrekin.

Ver 16 fotos

Olentzero eta Mari Domingi asteburuan iritsi dira Mirandaolara, eta Eguberriak iritsi arte, asteburu eta jai egun guztietan bilduko dira haurrekin. Argazkiak Limia
Legazpi

Olentzeroren astoak zapata galdu du...

Mirandaolako Gabonetako famili tailerrak asteburuan hasi dira, eta txoko berri bat estreinatu dute

Cristina Limia

Legazpi

Lunes, 10 de noviembre 2025, 01:00

Comenta

Olentzero eta Mari Domingiren astoak zapata galdu du eta ferrarik gabe ezin izango du menditik jaitsi abenduaren 24ko gauean opariak etxez etxe garraiatzeko. Etxola txiki bat dago Mirandaolan non, Olentzero burdinolara ikatza eramatera doan bakoitzean, astotxoa eguraldi txarretik babesten da. Geldialdi horietako batean, beharbada, ferra galdu zuen Mirandaolan eta hemendik aurrera haurren lana izango da hura bilatu eta aurkitzea. Mirandaolako Gabonetako tailerren baitan sortu den txoko berria da astotxoaren zapatarena. Zorte ona izan zuten atzo Olentzerok eta Mari Domingik, haurrek laster aurkitu baitzuten ferra tailer berezien estreinaldiko asteburuan.

Lenbur fundazioak 2011. urtean antolatu zituen lehen aldiz tailerrak, Legazpiko 50 haurren parte-hartzearekin, eta gaur egun 10.000 pertsona inguru biltzen dituen masa-fenomeno bilakatu da. Eskaera handiari erantzun ahal izateko, azken urteetan azaroan ematen diote hasiera ekintzari. Asteburuetan eta jaiegunetan burutzen da, 10:00etatik 19:00etara. Tailerrak Euskal Burdinaren Museoan hasten dira; ipuin kontalari batek Olentzero eta Mari Domingiren istorio ederra kontatzen die haurrei eta jarraian, astoaren zapataren txoko berrian murgiltzen dira. Ondoren, Mirandaolako 'Burdintxo' pertsonaia maitatuak haurrei deitzen diete Olentzeroren eta Mari Domingiren bila joateko. Haiekin topo egitean, Mirandaolako burdinolara abiatzen dira, eta bertan, familiek pertsonaiokin une ahaztezinak partekatu eta patxintxiak eta gaztain erreak dastatzeko aukera daukate. Tailerrean parte-hartzeko aurrez eman behar da izena erreserba eginez, 943 73 04 28 telefono-zenbakira deituz edota mirandaola@lenbur.com helbidera mezua bidaliz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olentzeroren astoak zapata galdu du...