Migel Altolaguirre eta Mari Jose Garcia de Amezagaren urrezko ezteiak

Gaur duela 50 urte ezkondu ziren Migel eta Mari Jose./
Gaur duela 50 urte ezkondu ziren Migel eta Mari Jose.

LEGAZPI.

Gaurkoa egun berezia izango da Migel Altolaguirre eta Mari Jose Garcia de Amezagarentzat. Senar-emazteak beren urrezko ezteiak betetzen dituzte. Migel, jatorriz Ataungoa, txikitan etorri zen Legazpira bizitzera eta bertan ezagutu zuen Mari Jose. Bikoteak bi alaba ditu, Amaia eta Ane, eta lau biloba, Oihane, Amets, Uxue eta Beñat. Azken lau hauek asko zaindu dituzte jaio zirenetik eta «pozik gainera», azaltzen dute senitartekoek. Bihar familia osoarekin ospatuko dute ezkon urteurrena, meza eta bazkari bereziarekin. Zorionak!

 

Fotos

Vídeos