Legazpi
Maialen Lujanbioren 'RR_6 eRRe(AH)ala' ikuskizuna Chillida Lantokin, igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Legazpi
Maialen Lujanbioren 'RR_6 eRRe(AH)ala' ikuskizuna Chillida Lantokin, igandeanA. Urbieta
Legazpi
Martes, 27 de mayo 2025, 20:16
Legazpiko Bertso Olariak (LBO) bertso eskolak bere mende laurdeneko ospakizunekin aurrera darrai eta hurrengo hitzordua igande honetan izango da, Maialen Lujanbio protagonista dela. Hernaniarrak 'RR_6 eRRe(AH)ala' ikuskizuna eskainiko digu Chillida Lantokin, 18:00etan, Udalak antolatu eta Bertso eskolak sustatu eta kudeaturik.
RR, hitzen performantzea da. Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak. RR emanaldiak, lengoaia du lehengaia, eta hura oretzen eta maneiatzen du forma desberdinetan garaiko gaiez jarduteko. Memoriari, lehenari eta egungoari, botere modu desberdinei eta horietatik eratorritako zenbait problematika lekuko eta mundukoei aipamen egingo die Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa da RR.
Urte osoara luzatuko den egitaraua antolatu du bertso eskolak. Hala, datorren uztailaren 3an Katxalin egunean parte hartuko dute bertso eskolako kideek. Uztailaren 10ean, 19:00etan, bertso poteoa izango da, Uztakale egitarauaren barnean, Ane Beloki, Maialen Akizu eta Haira Aizpurua bertsolariekin. Eta Agorreko Santikutzetan ere ohiko saioa izango da kale zaharrean: Amaia Iturriotz eta Ane Zuazubiskar bertsolariek kantatuko dute, irailaren 12an, 20:00etan.
Udazkena ere oparo iritsiko da. Hala, urriaren 19rako, igandea, ezohiko ekitaldia antolatu dute. Legazpiko Banda eta Maialen eta Amets Arzallus anai-arreba bertsolariak elkartuko dituzte Latxartegi aretoan. Bertsolariek bat-batean kantatuko dute bandaren erritmoan. Elustondo anai-arreba trikitilariek ere parte hartuko dute emanaldian. Doako ekitaldia izango da, baina sarrerak aurrez banatuko dira kultur etxean.
Azaroko Latxartegiko ohiko emanaldiak ere ez du hutsik egingo. Ordukoan, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Maialen Lujanbioren errimak entzuteko aukera izango da. Azaroaren 14an izango da hitzordua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.