Borrar
Legazpiko alebinen judo taldea, Jon Odriozola eta Maria Clavero entrenatzaileekin eta Asier Berasategui epailearekin.
Judoko alebinentzat zilarrezko domina

Judoko alebinentzat zilarrezko domina

Martes, 26 de diciembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Legazpiko Judo Taldeko txikitxoek Gipuzkoako alebin mailako txapelketan hartu zuten parte hilaren 17an, Hernaniko kiroldegian. Markel Vesga, Unai Biain, Ibai Gil, Endika Perez de Arenaza, Ruben Calvo eta Manex Urangak lan bikaina egin zuten.

«Talde hau txiki-txikitatik aritzen da judoan, astero astero, bi egunez, gogor, alai eta umore onez entrenatzen dute Legazpiko kiroldegian eta lan honek bi urte jarraian bere emaitzak eman ditu, 2016 eta 2017 urteetan Judoko Gipuzkoako Taldekako Txapelketan finalera heltzea lortu dute, bietan Usurbilgo taldea izan dute aurkari, arerio latza benetan, baina gure gaztetxoek indartsu egin diote aurre, sekulako borrokak egin dituzte, beti judoko arima eta jarrera errespetatuz, horren fruitu, 2016 eta 2017 urteetan zilarrezko domina ekarri dute etxera, Gipuzkoako bigarren talderik hoberena bezala goratuz», azaltzen dute alebinen entrenatzaileek.

«Lerro hauen bitartez egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik zoriondu nahi ditugu denak», aditzera ematen dute. «Honekin batera, Legazpiko Judoko L2 klaseko kide guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu, Unax Pereira, Unax Plasencia, Aday Fernandez, Hodei Urriza, Beñat Urriza, Unai Guridi, Danel Vadillo, Eneko Zabaleta, Jokin Conde, Xabier Parra, Ismael Akkough, Arkaitz Gorostiza, Rodrigo Alvarez, Txomin Telleria eta Seth, beraien laguntzarik gabe gure alebinek ez zituzten lortzen ari diren emaitzak lortuko, bihotz bihotzez esker mila!», diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios