Irati Anda eskalatzailea, Olazabal Institutuan

Una imagen de archivo de Irati Anda junto a Patxi Usobiaga./
Una imagen de archivo de Irati Anda junto a Patxi Usobiaga.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO LEGAZPI.

Irati Anda eskalatzaile euskaldunak geldialdi berezia egingo du datorren asteartean Olazabal Institutuan. DBH-ko hirugarren mailako ikasleekin solasaldia izango du arratsaldeko hiruretan, ikastetxeko bilera gela nagusian. Bertan, kirol esparruan, zein ikasketetan, izan dituen lorpen garrantzitsuez hitz egingo du, baita ere, bidean gainditu behar izan dituen oztopoez.

Irati Anda (Gasteiz, 1982) hamar urtekin hasi zen eskalada munduan murgiltzen. Hasieran denbora pasa hutsa zen beretzat, lagunekin eta familiarekin une atseginak igarotzeko aitzaki bikaina. Pixkanaka geroz eta entrenamendu zorrotzagoak egiten hasi zen eta txapelketan buru belarri sartzea erabaki zuen. «Noraino iritsi zitekeen jakin nahi nuen», azaltzen du Iratik.

Hainbat urtetan profesionalki eskaladan jardun eta gero, lesio batek goi errendimendutik urrundu zuen eta ikasketak bukatzeari ekin zion. Gaur egun Kirol Zientzietan lizentziatua da eta Irakaskuntzako masterra amaitzen ari da. Espainiako gaztetxoen selekzioaren arduraduna da baita.

Orain lehiatzen ibiltzen zenean ikasitakoa gaztetxoenekin elkarbanatzen du eta txapelketa entrena- tzaile bezala disfrutatzen du. Espainiako kopan parte hartzen jarraitzen du. Asteartean aurrez aurre izango dute ikasleek, dituzten galderei eran-tzuna emateko.