Ibai Amillategi eta Joanes Illarregi, Osinalde Sariko finalean

Sei bertsolari gazteek saio bikaina eskaini zuten pasa den larunbatean Aztiri Bat elkartean.  /
Sei bertsolari gazteek saio bikaina eskaini zuten pasa den larunbatean Aztiri Bat elkartean.

LEGAZPI.

Joan den larunbatean, Osinalde Sarirako hirugarren sailkapen saioa jokatu zen Aztiri Bat elkartean. Bertan Joanes Illarregi leitzarra eta Ibai Amillategi Gernikarra finalerako sailkatu ziren. Entzulearen saria ere Joanesek berak irabazi zuen.

«Elkartea bete-beteta zegoen eta giro ederrean aritu ziren lehian zeuden sei bertsolariak, bi irabazleez gain, Josune Aramendi, Ane Peñagarikano, Peru Abarrategi eta Beñat Mujika izan ziren seikotea osatu zutenak», azaltzen du elkartetik.

Larunbateko bi sailkatuak Danel Olano, Eli Pagola, Oier Etxeberria eta Ane Zuazubiskarrekin batera, apirilaren 27an Gabirian jokatuko den finalean arituko dira.