Haztegiko ikasleen bigarren elkartrukea burutu da

Alemaniatik etorritako ikasle eta irakasle taldea, Chillida Lantokira egindako bisitan./
Alemaniatik etorritako ikasle eta irakasle taldea, Chillida Lantokira egindako bisitan.

Alemaniako Wathlingen herriko eskolako ikasle eta irakasleak Legazpin izan ziren urriaren 20tik 26ra

CRISTINA LIMIA LEGAZPI.

Haztegi Ikastolak bere lehenengo mailako batxilergoko ikasleen elkartrukearen berri eman du. «Atzerriko ikastetxe batekin burutzen duten bigarrena da, aurreko ikasturtean Alemaniako Wathlingen herriko eskolarekin izandako esperientzia onak, oraingo honetan ere ikastetxe berarekin elkartrukea osatzera animatu gaitu», azaldu dute. «Urriaren 20tik 26ra ikasle eta irakasle alemanak izan ditugu Legazpin, ikastolako hezkuntza sistema ezagutu asmoz, hainbat saio osatu dituzte gure geletan ingeles eta gizarteko ikasgaietan DBH3 eta DBH4ko ikasleekin elkarlanean, honetaz gain, Legazpiko kultur ondareaz gozatzeko parada ere izan dute Lenbur fundazioak antolaturiko bisita gidatuaren bidez, garai bateko eskolan, Chillida Lantoki museoan eta Mirandaolan», aditzera ematen dute. Legazpiko Udalak, iaz egin zuen moduan, «harrera beroa egin die gure gonbidatuei eta batzar aretoan bildurik solasaldi alaia eskaini ziguten alkateak eta zinegotziak, amaitzeko, Bilboko leku eta eraikin esanguratsuenak ikusi dituzte gida baten laguntzarekin eta Donostian berriz, Haizearen Orrazia artelanak bertatik bertara gozatu ostean, erosketak egiteko beta ere izan dute», aipatzen dute. «Zalantzarik gabe, familia giro ederrean ingelesez trebatu eta gure kultura helarazteko aukera ezin hobea izan dute ikasleek, maiatzean izango da gure txanda eta ziur gaude gogo handiz hartuko gaituztela», azaldu dute Haztegitik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos