Haztegi Ikastolak gosearen aurkako lasterketa arrakastatsua egin zuen

Ikastolako haur eta gaztetxoek gogotsu heldu zioten lasterketari. /
Ikastolako haur eta gaztetxoek gogotsu heldu zioten lasterketari.

LEGAZPI.

Maiatzaren 16an gosearen aurkako lasterketa ospatu zuten Haztegi Ikastolan. 'Gosearen aurkako ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak' urteak daramatza munduan zehar lasterketa hau antolatzen munduan gosea desager-tzeko helburuarekin. «Aurten ere parte hartzea erabaki genuen, elkartasunari balio handikoa irizten diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu», azaltzen dute ikastolatik. Lasterketa baino lehen, gosearen aurkako ekintzakoek sentsibilizazio-hitzaldiak eman zizkieten HH, LH, DBH eta DBHOko ikasleei, gosearen arazoak irtenbidea duela ikusarazteko asmoz. Ondoren, lasterketari heldu zioten. «Herri erdialdean bi zirkuitu antolatu genituen, bata LHkoendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, DBHkoendako aproposagoa, LHkoen zirkuituak 350 metro inguru izan zituen eta DBHkoenak, berriz, 800», aditzera ematen dute. Lasterketak, dena den, ikasleen guraso, aitona-amona eta familiaren partaidetza ere eskatu zuen. Ikasleek 'Elkartasun-pasaporte' batean idatzi zituzten dohaintza moduko diru-ekarpen xumeak egin zituzten emaileen izenak. Diru-ekarpenok zirkuituaren baitan ikasle bakoitzak burutu zituen itzuli bakoitzaren araberakoak izan ziren. «Ekintzak erabateko arrakasta izan duela azpimarratu dezakegu, guztira, 3.002,75 euro lortu ditugularik», azaltzen dute. Hori dela eta, parte hartu zuten guztiei eta antolatzaileei eskerrak eman nahi dizkiete.