Borrar

Haztegi ikastolak gosearen aurkako lasterketa egingo du gaur Legazpiko erdigunean

DV

LEGAZPI.

Jueves, 17 de mayo 2018, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur gosearen aurkako lasterketa ospatuko du Haztegi ikastolak. «Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak urteak daramatza munduan zehar lasterketa hau antolatzen munduan gosea desagertzeko helburuarekin eta aurten guk parte hartzea erabaki dugu, elkartasunari balio handikoa irizten bait diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu», azaltzen dute ikastetxetik.

Lasterketarekin batera, Gosearen Aurkako Ekintzako arduradunek sentsibilizazio-hitzaldiak eman dizkiete HH, LH, DBH eta DBHOko ikasleei, gosearen arazoak irtenbidea duela ikusarazteko asmoz.

«Gaurko lasterketak ikasleen guraso, aitona-amona eta familiaren partaidetza ere eskatzen du, ikasleek elkartasun-pasaporte batean idatziko dituzte dohaintza moduko diru-ekarpen xumeak egingo dituzten emaileen izenak, diru-ekarpenok zirkuituaren baitan ikasle bakoi-tzak burutuko dituen itzuli bakoitzaren araberakoak izango dira, herri erdialdean bi zirkuitu izango dira, bata LHkoendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, DBHkoendako aproposagoa, LHkoen zirkuituak 350 metro inguru izango ditu eta DBHkoenak, berriz, 800», aditzera ematen dute. Lasterketa arratsaldeko 14:45etan hasiko da Euskal Herria enparantzan. «Guraso eta etxekoon partaidetza zinez eskertuko genuke», adierazten dute ikastolatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios