Legazpi
Euskaraldiarekin bat eginez, hamaika egunetako lehiaketa antolatu du Udalak
Secciones
Servicios
Destacamos
Legazpi
Euskaraldiarekin bat eginez, hamaika egunetako lehiaketa antolatu du UdalakCristina Limia
legazpi.
Viernes, 16 de mayo 2025, 20:16
Maiatzaren 15etik 25era gauzatzen ari den Euskaraldiarekin bat egin du Legazpiko Udalak, 11 egunez, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa eginez 'Elkar mugituz egingo dugu' lemapean. Legazpiko Udalbatzak duela aste batzuk Euskaraldiarekin bat egiten zuela adierazi zuen eta aste honetan horrela egin dute udal langileek ere, taldeko argazkia ateraz ekimenari bere babesa adierazteko.
Euskaraldiaren hamaika egun hauetan ahobizi eta belarriprest izateaz haratago, herrian euskara bultzatzen jarraitu nahian, lehiaketa txiki bat aurrera eramango du Udalak bere Instagrameko profilaren bitartez. «Euskadaldiaren hamaika egunetan, euskara edota Euskaraldiaren inguruko galdera bana botako dugu, lau erantzun aukera eskainiz. Egun bakoitzeko galdera ongi erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da irabazlea aukeratzeko. Maiatzaren 26an hamaika egunetako irabazle guztiak elkartu eta opariak banatuko ditugu. Adi egon, animatu eta parte hartu!», gonbidatzen dituzte herritarrak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.