Etxeko pilotariak Udaberri Sariko eskualdeko finaletan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOLEGAZPI.

Gaur Udaberri Sariko eskualdeko finalak jokatuko dira, 19:00etatik aurrera, Urbeltz pilotalekuan, alebin eta infantil mailetan. Iñigo Gomez, Danel Aizpurua eta Telmo Ugarte legazpiarrek finalerako txartela lortu dute eta Azpeitiko Ilunpe taldeko bikotea izango dute aurkari alebinetan. Gaur, Telmo eta Iñigo bakarrik arituko dira, baina txapelketa guztian hiru pilotariak ibili dira lehian. Infantiletan, Elgoibarko Lagunak eta Urretxuko Goierri taldeak arituko dira nor baino nor gehiago. Legazpiko Gazteak pilota elkartetik legazpiar guztiak animatzen dituzte ikuskizunaz gozatzera eta etxeko pilotariak animatzera.