Emakume Pilotarien Txapelketako partiduak, gaur Urbeltzen

Ane Beloki gaur ez du jokatuko bikotea mina hartu duelako./
Ane Beloki gaur ez du jokatuko bikotea mina hartu duelako.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO LEGAZPI.

Gaur arratsaldean Emakume Pilotarien I. Txapelketako partiduak izango ditugu Urbeltz pilotalekuan. Jaialdia arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta binakako hiru norgehiagoka jokatuko dira.

Txapelketa honetan Legazpiko Ane Beloki ari da lehiatzen, baina gaurkoan ezingo du jokatu, bere bikotea min hartuta baitago. «Txapelketa aurrenekoz antolatu du Gipuzkoako Federazioak eta hontaz gozatzera animatu nahi ditugu legazpiarrak, pilotan emakumearen parte-hartzea bultzatzeko», azaltzen dute Legazpiko Gazteak pilota elkartetik.

Beste partiduak

«Sarrera doan izango da eta berogailua jarrita egongo da goxo-goxo egoteko», aditzera ematen dute. Bestalde, pilota eskolako federatuen partiduak izango dira Urbeltzen.

Bi jaialdi jokatuko dira. Gaur, 21:15etatik aurrera, Udaberri Sarian, nagusien 2.mailan, Legazpi eta Tolosa lehiatuko dira. Bihar, 16:30ean, Errendimenduan Binaka, bi norgehiagoka jokatuko dira. Alebinen 2. urteko mailan, Legazpiko Oier Altzelai eta Iñigo Gomez, Aretxabaletako pilotarien aurka arituko dira. Ondoren, infantilen 2. mailan, Legazpiko Aitor Agreda eta Markel Arrizabalaga, Aloña Mendikoen aurkoa jokatuko dute.