Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Elkarbizitza Astea ospatzen ari dira Domingo Agirren

Aurten eskolan dagoen herrialde eta kultura aniztasuna lantzen ari dira eta larunbatean mural erraldoi baten bitartez irudikatuko dute plazan

CRISTINA LIMIA

LEGAZPI.

Jueves, 23 de mayo 2019, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Domingo Agirre ikastetxea Elkarbizitza Astea ospatzen ari da. «Aurten eskolan ordezkatuta ditugun herrialdeak landuko ditugu, gelaka eta galdera zerrenda berdina jarraituz, haurrek herrialde bat aukeratuko dute, eskolakideen artean kanpotik etorritako ume bat izanez gero, bere herrialdea izango dute hizpide, egokitutako herrialdearen biztanleak, ohiturak, janaria... lantuko dituzte eta mural erakusketa bat antolatuko da», azaldu dute ikastetxetik. «Aldi berean, familiei aste berezi honetan parte hartzeko deialdia luzatu diegu, eskolara gerturatu eta euren herrialdeetako ezaugarriak azaldu ditzaten», diote.

Elkarbizitza Eguna, plazan

Asteari larunbatean emango diote amaiera herriko plazan, Elkarbizi-tza Egunaren ospakizunarekin. «Haur, familia eta irakasleen artean mural erraldoi bat osatuko dugu bertan, mapamundi erraldoi batean herrialde bakoitza kolore batez margotuko dugu eta bertan herrialde horretako ikasleen kopuruaren zenbakia kokatuko da, eskolako aniztasuna irudikatuz», aditzera ematen dute. Jaiaren egitaraua honakoa izango da: 12:00etan elkarbizitzaren hormairudia ipini eta bazkarirako mahaiak prestatu, 12:30etatik 13:15etara toka, petaka, txapak eta beste hainbat jolas, 13:15etan zumba saioa, 14:00etan pankartaren igoera Udaletxeko balkoira, 14:15etan bazkaria bakoitzak eramandako menuarekin eta 15:30etan kantu eta dantza saioa DJ Xaibor eta bere kamioiarekin.

«Guzti honekin batera, ikasleek egun hauetan egindako muralen erakusketa egongo da ikusgai eta familiek herrialde desberdinetako jantziak, sukaldatzeko trasteak, panpinak, jostailuak... erakutsiko dituzte», iragartzen dute.

«'Elkarbizitza Eguneko' ekintzak herritar guztiei irekita egongo dira eta bazkarian parte hartzeko aukera ere legazpiar guztiei zabaltzen diegu», azaltzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios