Domingo Agirreko jostun tailerrari agur hunkigarria

Jostun tailerreko azken saioan omenaldi polita eskaini zieten irakasleei./
Jostun tailerreko azken saioan omenaldi polita eskaini zieten irakasleei.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO LEGAZPI.

Domingo Agirreko jostun tailerrak bere ibilbideari amaiera eman dio. «Sei urte igaro dira martxan jarri zenetik eskolako guraso elkarteak sustaturik», azaltzen dute ikastetxetik.

«Eskolako familiei zuzendutako doako tailerrak lehen pausoak eman zituen orduan, Isabel Aztiria, Feli Nuñez eta Rosa Hernandezen gidaritzapean, urte guzti hauetan astean behin elkartu dira eskolako gela batean, zintzo, maitasunez eta gogoz josten irakasteko helburuarekin», adierazten dute.

«Asko izan dira ikasitako lanak, ugariak izan dira egindako baserritar jantzi dotoreak eta handia izan da irakasleek ikasleekin izan duten pazientzia, ezer ez jakin arren poliki poliki josten irakatsi bait diete», nabarmentzen dute.

Honela, aurreko asteko asteazkenean jostun tailerrak azken saioa buru zuen omenaldi bat eskainiz izandako iraskale guztiei, baita Guraso Elkarteko kideei eta ikastetxeko zuzendaritza eta irakasleei. Oroigarria, oparia eta bertsoa jaso zituzten hiru jostun irakasleek. Azaltzen duten bezala, «emozioz beteriko ekitaldia» izan zen.

«Eskola komunitatearen partetik, gure eskerrik beroena eman nahi diegu hiru emakume hauei, urte guzti hauetan bolondres moduan egindako lanagatik eta hartu nahi izan duten ardura honegatik ere, mila esker bihotz bihotzez», adierazten dute.