KZguneko dinamizatzailea gaur goizean izango dugu zalantzak argitzen herrian

KZgunea. Liburutegiko txoko batean kokatuta. /  GALILEA
KZgunea. Liburutegiko txoko batean kokatuta. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ezkioko KZguneko gela liburutegiaren txoko batean kokatuta dago, Santa Lutzia auzoan, Anduaga etxeko beheko solairuan, eta bai ordenagailuak eta baita internet erabiltzeko aukera ere eskaintzen die adin guztietako herritarrei, noizean behin ikastaro desberdinak aurrera eraman izan direlarik.

Noiz behintza, hilebatean behin orokorrean, KZguneko dinamiza-tzaile baten bisita jasotzen dugu herrian, honek egon daitezken zalan-tzak argitzen dituelarik. Urte berri honen hasierarekin batera urtarrilan tutorearen bisita bakarra jasoko dugu, gaur goizean konkretuki.

Goizeko 11:15etik 13:00etara izango dugu dinamizatzailea Anduaga etxean, zalantzak argitu eta ikastaroen berri emango duelarik, bestea beste. Bestalde, gaur ere arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara ordenagailuak erabiltzeko aukera egongo da.

Azkenik, KZguneko ordutegia ondorengoa izango da: astelehenak, asteazkenak eta ostiralak arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako 943023645 telefonora deitu daiteke.