Kultura egitarau zabala prestatu du Maizpide euskaltegiak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOLAZKAO.

Urtero moduan, kultura-egitarau zabala prestatu du Maizpide euskaltegiak bere geletan eskaintzen dituen udako ikastaroen osagarri. Hurrengo hitzorduan Txalo antzerki konpainiaren 'Rita' antzezlana taularatuko da Arerian bihar (22:00). Eta hilaren 25eko poteoa bertsolariekin eta trikitilariekin girotua izango da, 18:30etik aurrera. Eneko Araiztegi eta Mikel Tapia ariko dira bertsotan, eta Iñaki Rezusta eta Jon Sagarna trikiti-panderoekin.

Abuztuan Maizpidera mugituko dira saioak. Abuztuaren 7an, Iñaki Perurenaren 'Harria, maitasun istorioa' hitzaldia izango da; 14an, ATX Teatroaren 'Tomiris, mendeku zilegi baten istorioa' antzezlana eta 21ean Koldo Ameztoiren 'Kiliki eta Kalaka' ipuin kontaketa. Amaitzeko, hilaren 29an Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia goierritarrekin bertso afaria.