Kizkitzara zaldi martxa izango da maiatzeko ekintza berezia

Kizkitzara zaldi martxa izango da maiatzeko ekintza berezia

GALILEA ITSASO.

Aurreko urtean egin zuten bezala, oraingoan ere V. Zaldi Martxa antolatu dute Iburrekoek, maiatzean aurrera eramango duten ekintza berezi modura.

Maiatzaren 25ean Kizkitzara egingo dute irteera Ibur zalditegikoek. Iburretik abiatuko dira goizeko 10:30ean eta Kizkitzara heltzerakoan mokadutxoa jango dute; ondoren, Ibur Hipika Klubera itzuli eta han bazkalduko dute. Espagetiak eta solomoak osatuko dute menua. Izena emateko edo informazio gehiagorako 663 060 011 edo 655 735 300.