Kixkiarekin sagarrak gogoz biltzen

Kixkia zer den ezagutu, sagarrak bildu eta erakusketa antolatu zuten haurrek larunbateko tailerrean. /  IGARTUBEITI
Kixkia zer den ezagutu, sagarrak bildu eta erakusketa antolatu zuten haurrek larunbateko tailerrean. / IGARTUBEITI

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Egun gutxi falta dira Sagardo Astea ospatzeko Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, eta asteburu honetan gai honekin lotura duten bi tailer aurrera eraman dira. Alde batetik, Kirikoketa ikastaro praktikoa aurrera eraman zen larunbatean goizean, honetan bost lagunek parte hartu zutelarik; eta arratsaldean hamabi gaztetxo eta euren gurasoek 'Zer da kixkia' tailerrean parte hartu zuten.

Kixkia zer den eta zertarako erabiltzen den jakin ondoren, hau erabiltzeko unea iritsi zitzaien hamabi parte hartzaileei. Kixkiarekin sagarrak bildu zituzten txikiek eta hauen zapore desberdinak dastatu zituzten. Azkenik, eta tailerrarekin amaitzeko, sagar mota ezberdinez osatutako erakusketa antolatu zuten Igartubeitiko atarian.

Kirikoketa

Larunbatean goizean Kirikoketako lehenengo ikastaro praktikoa aurrera eraman zen baserrian eta larunbata honetan bigarrena eta azkena ospatuko da, hau ere goizeko 11:00etatik 13:00etara Juan Mari Beltranen esku aurrera eramango delarik. Lekua hamar lagunei mugatua izango da eta izena emateko Igartubeitiko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos