Kirola protagonista aurtengo jai egitarauan

Goxua II Pilota txapelketaren finalarekin hasiko dira jaiak ostiralean, eta larunbatean, herri kirolak abiapuntutzat hartu eta Joxe Ugartebururi omenaldia egingo diote, arratsaldean umeentzako herri kirolak ere egongo direlarik. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Joxe Ugartebururi omenaldia: aizkoran, Arria II, Joxe Aierbe, Mikel Mindegia, Anjel Arrospide, Javier Aranberri eta Ugaitz Mugerza izango dira; Jon Goenatxo harrijasotzen ere izango dugu, besteak beste.

Kirol munduan murgilduta jarraituz igandean (maiatzak 5) goizeko 11:30etan IV. Izazpiko igoera hasiko da, 6,3Km-ko ibilbidea osatuz. Errekorrak 500 euroko saria eramango du. Igoera honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman daiteke www.herrikrosa.eus helbidean. Amaiatzerakoan, 0-12 urteko umeen lasterketa aurrera eramango da.