Jubilatuen ospakizuna igandean aurrera eramango da herrian

Erretiratuak. Egun berezi honetan parte hartzeko aukera luzatzen zaie herritarrei, erritiratuei espreski. /  ITSASO
Erretiratuak. Egun berezi honetan parte hartzeko aukera luzatzen zaie herritarrei, erritiratuei espreski. / ITSASO

Herritar guztiek parte hartu dezakete bazkarian eta izena emateko azken eguna gaur izango da

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Aurrekoan arrakasta handia izan zuen ospakizunak eta honetan ere Jubilatuen Eguna aurrera eramango da herrian, honetan parte hartzeko izena emateko epea gaur amaitzen delarik.

Ekitaldi berezi handirik ez da egiten Jubilatuen ospakizunean, baina meza, herriko dantzarien Aurresku bikaina, bazkaria eta giro ezin hobea ez dira inoiz falta honetan. Aurreko edizioan berrogeita hamar lagunek inguruk parte hartu zuten eta aurtengoan ere bidetik doaz, 41 lagunek izena eman baitute dagoeneko.

Festatxoa igande honetan aurrera eramango da eta herritar guztiak gonbidatuta daude honetan parte hartzera, izena emateko azken eguna gaur delarik.

Eguerdiko 13:30etan hasiko da elkartaratzea, Itsasoko Elizan meza kantatua ospatuko delarik, eta jarraian bazkaltzera joango dira denak.

Aurreko urtean Itsasoko ostatuan aurrera eraman zen otordua eta oraingo honetan Mandubiko bentan izango da, 14:30etan hasiko delarik.

Menua honakoa izango da: frijituak, arrain zopa, legatza, azpizuna, postrea eta kafea. Bazkariaren prezioa jubilatuentzat 18,5 eurokoa izango da, eta gainerako herritarrentzat 37 eurokoa. Jatetxean bertan ordainduko da.

Gogoratzen da ere Itsasotik Mandubira bazkaltzera joateko autoetan tokia egongo dela, norbaitek joateko modurik ez badu.

Horrela, igandeko ospakizun honean parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken aukera. Honetarako Itsasoko Udaletxera bertara deitu beharko dute 943 47 77 90 telefono zenbakira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos