San Joan bezperan dantza, festa eta sua ez dira faltako

Sorgin dantza. Festa bikaina egiten dute itsasoarrek. / GALILEA
Sorgin dantza. Festa bikaina egiten dute itsasoarrek. / GALILEA

GALILEAITSASO.

San Joan bezperan arratsaldean hasi eta gauean zehar festa giro ederra egongo da Itsason, honetarako ekintza desberdinak antolatu direlarik.

Larunbatean hasiko da mugimendua herrian goizeko 11:00etan San Joan Suaren prestaketa egingo delarik plazan, bertaratzen diren bolondresekin.

Igandean, arratsaldeko 19:45ean berriro plazan elkartu eta Sorgin dantzaren entsegua burutuko da, honetan nahi duten guztiek parte hartzeko aukera dutelarik.

Festa

Arratsaldeko 20:45ean hasiko da festa giroa igandean Itsason, plazan elkartu eta herriko gazteek Isats erratzen koreografia egingo dutelarik. Hau amaitzerakoan, 21:00etan, afaria hasiko da plazan bertan, honetan parte hartzeko aurretik ostatura bertara deitu behar delarik 943 880 315 telefono zenbakira, edo bertan izena eman.

Ondoren, 22:00etan kanpaiek joko dute sua pizteko deia zabalduz, eta jarraian Sorgin dantzarekin alaituko dute herritarrek festa.