Borrar
Lanean. Maite Cruzado, Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Gipuzkoako bailaretako ordezkariekin.
«Jendea harrituta geratzen da gure turismo eskaintza ezagutzerakoan»

«Jendea harrituta geratzen da gure turismo eskaintza ezagutzerakoan»

MIRYAM GALILEA

ALTO UROLA.

Martes, 13 de marzo 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gure bailarako Turismo Sailak azoka desberdinetan parte hartzen duela jakina da, horrez gero bertan ditugun altxor, monumentu, tailer eta produktu guztiak ezagutaraztea ematen dituztelarik. Hilabete hauetan ugariak izan dira azokak eta azkena asteburu honetan Donostian ospatutako Sevaturren egon dira, bertan Urola Garaiako turismo eskaintzaz gain Aste Santuan eta Pazko Astean izango ditugun planak ere aurkeztu direlarik.

«Sevatur azoka oso ondo joan da, aurten 20.000 pertsona inguru izan dira azokan eta Debagoiena eta Urola Erdiakin partekatu dugu asteburua, Explore San Sebastian Regioneko standean. Bertan Gipuzkoako eskualde guztiak eta Donostia egon gara», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Turismo Arloko Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

Aurten eskualdeko informazio orokorra eta Inaziotar Lurraldeko informazioa eraman dute Sevatur-era, eta azoka Aste Santua baino pixka bat lehenago ospatzen dela eta, bailarako Aste Santurako egitaraua eraman dute. «Jende asko azoka honetara Aste Santuko planak edota oporrak antolatzera etortzen da, gehien eskatu duten informazioa honen ingurukoa izan delarik: Aste Santuko planak eta familia planak», dio Etxeberriak.

Honetaz gain, jendeak ibilbideei buruzko informazio asko eskatzen duela aitortzen dute Turismo Sailetik, eta aurten Inaziotar Lurraldea eta Inaziotar Bidearen inguruko informazioa ere eskatu dela.

«Informazio eske hurbiltzen den jende gehienak gure helmuga turistikoa eta baliabideak ezagutzen ditu (jende gehiena Gipuzkoakoa da), baina harrituta gelditzen dira daukagun eskaintza zabala dela eta. Balorazio oso positiboa izan da eta antolakuntzak dioen arabera etorri den jendearen datuen igoera egon da aurten», Turismo Sailetik.

Aste Santua

Hilaren 29an hasi, ostegun Santua, eta apirilaren 8ra arte, igandea, ekintzez jositako egitaraua antolatuta dago gure bailarako herrietan.

Igartubeitin Martintxorekin bisita, Aikur Erle museoa ezaugutu, Artzaitxo edo ogiaren txokoa, Mirandaola burdinola Martxan, haurrentzako tailerrak, jokoak eta puzgarriak...

Aukera paregabeak Urola Garaia hobeto ezagutzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios