Izazpira mendi irteera antolatu da uztailaren 7rako

Izazpira igoera. Ezkioko jaietan egin izan ohi da. /  GALILEA
Izazpira igoera. Ezkioko jaietan egin izan ohi da. / GALILEA

GALILEAEZKIO.

EzkiOn kirol Klubak, herriko Udalarekin bat eginez, Ezkioko mendi irteera antolatu dute uztailaren hasieran, honetan Izazpiko bira egingo delarik.

Bi ibilbide planteatzen dituzte antolatzaileek: luzea eta motza. Ibilbide motzak 9 kilometo ditu: Atxurzara joan etorria eta Ezkiotik Barrena. Ibilbide luzeak berriz 20 kilometro ditu: Izazpira joan etorria, Gurutze zaharra ezagutuz. Anoa postua Atxurzan egongo da guztientzat.

Mendi irteera uztailaren 7an aurrera eramango da eta parte hartzaileak goizeko 9:00etan elkartuko dira Santa Lutziko plazan. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Udaletxean edo Argindegi ostatuan. Izena emateko azken eguna uztailaren 5a izango da.