Borrar
Lasterketak. Munduan zehar lehiatzen jarraitzen du Alex Aranburu ezkiotarrak. A.A.
Italiako azken hiru klasikatan ere postu bikainak lortu ditu Aranburuk

Italiako azken hiru klasikatan ere postu bikainak lortu ditu Aranburuk

Asteburu honetan, 'Tour de Gevaudan' delako itzulian parte hartuko du Alex Aranburuk

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Miércoles, 20 de septiembre 2017, 00:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alex Aranbururen denboraldia aurrera doa, etenaldi laburrak eginez Europan zehar eta Amerikan ere lasterketa desberdinetan parte hartu duelarik orain arte. Azkenak Italian aurrera eraman diren hiru klasika izan ditugu, hauetan ere lan bikaina egin duelarik.

Aranbururen esanetan, lasterketa luzeak izan dira azken hirurak, 200km inguru izan dituztelarik. «Guztiak ibilbidearen zatiren batean zirkuituren bat zuten, mendate batzuekin tartean: luzeenak 14 minutu edukiko zituen gutxi gorabehera baina hala eta guztiz ere erritmo altuan ibili garenez lasterketa gogorrak izan dira; pelotoi txikia iristen zen esprinera», azaltzen du ezkiotar gazteak.

Denen artean gogorrena lehenenengo eguna izan zela aitortzen du Aranburuk, lasterketa honetan 196 txirrindulariek parte hartuz. «Lasterketaren zatirik garrantzitsuena zirkuituan geneukan. Kanporatze modukoa izan zen: pixkanaka jendeak pott egiten zuen eta pelotoi txikia gelditu ginen azkenean. Azken biran ihesaldi bat joan zen aurrera eta atzean pelotoitik tiraka ibiltzea tokatu zitzaigun», dio. Helmugara esprinean berrogei bat lagun iritsi ziren gutxi gorabehera, hauen artean Alex Aranburu, honek 14. postu bikaina lortu zuelarik. «Lasterketa gogorra izan zeneko datu bat aipatzearren, lasterketan 200 txirrindulari inguru atera eta 49k amaitu genuen».

Bigarrengoan ere antzekoa izan zen. «Ihesaldi bat joan zen lau bat lagunekoa, atzetik Barehin eta Italiako selekzioak kontrolatu zuen lasterketa eta azken biretan abiadura eman zien lasterketari. Euria ere izan genuen eta kale artean zelari esker, eskubi, errotondak...erori batzuk ere izan ziren tartean», azaltzen du txirrindulariak. Lasterketa hau ere esprinean erabaki zen eta Caja rural taldeko Eduard Pradesek 9. postua lortu zuen. Aranbururi dagokionez, hau pelotoian helmugaratu zen esprintean asko arriesgatu gabe, 34. postuan sailkatuz.

Azkenekoa

Hirugarrena eta azkena ere antzerako lasterketa izan zela aitortzen du ezkiotarrak. «Hasieratik bi txirrindularik ihes egin zuten. Nahiko kontrolatua zihoan lasterketa eta ematen zuenez esprintean iristeko aukera asko zeuden. Zirkuituko azken mendatean ordea mugimenduak egon ziren eta beste bi txirrindularik aurrekoekin bat egitealortu zuten», azaltzen du. «Orduan, aurrean zeuden lau hauek aurre hartu zioten pelotoiari eta nahiz eta atzean gure ekipoko batzuk eta beste taldeko txirrindulariek lana egin, lauak iritsi ziren helmugara», dio Aranburuk. Lehenengo sailkatu hauetatik minutu batera pelotoi handi bat helmugaratu zen, hauen artean Alex Aranburu kokatuz. Caja Rural taldeko lehenengoa Jonathan Lastra izan zen 14. postu batekin; Aranburuk 37.postua lortu zuen. «Azken honetan ere txirrindulari erdiek amaitu genuen lasterketa», dio.

«Balorazioa nahiko ona dela esango nuke, hilabete lasterketa gabe egon ondoren urduri nengoen zer nolako sentsazioak izango nituen, baina nahiko txukun ikusi naiz eta gustura nago», aitortzen du.

Datorren asteburuan, hilak 23 eta 24an Frantziako 'Tour de Gevaudan' delakoan parte hartuko du Aranburuk. «Bi eguneko itzuli bat da eta ibilbide aldetik gogorra ematen du», dio. «Hau amaitu eta urriaren 1ean Vende izango dut, Frantziako beste klasika bat eta denboraldiari amaiera emateko Txinako Guangxi itzulian izango naiz; World tour mailako lasterketa da hau», azaltzen du ilusioz. «Azken txanpan sartuta gaude jadanik, ea dena ondo joaten den eta itxuran amaitzen dugun urte hau», Alexek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios