Iruñeko planetarioa eta hiria bera ezagutzeko txangoa uztailean dugu

Ataun. Aurreko uztailean Ataun herria hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. /  GALILEA
Ataun. Aurreko uztailean Ataun herria hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. / GALILEA

Txangoa uztailaren 20an aurrera eramango da eta izena emateko azken eguna ekainaren 27an izango da, udaletxean

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Urtero, uda partean, txango berezi bat antolatzen dute herrian, Udalaren eta Yartu kultura elkartearen eskutik. Irteera uztaila erdialdetik aurrera izaten da eta honetan adin desberdinetako herritarrek parte hartzen dute. Aurrekoan Ataun hobeto ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek eta oraingoan aukeratutako txokoa Iruñea izan da, txangoa uztailaren 20an aurrera eramango delarik.

Euskal Herriko txoko desberdinak herritarrek elkarrekin ezagutzeko asmoarekin antolatzen dira txangoak eta arrakastatsuak izaten ohi dira, orokorrean 50 bizilagunek inguru parte hartuz. Aurtengoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta ekainaren 27an, osteguna, amaituko da. Honetarako Udaletxera gerturatu edo 943 72 13 03 telefono zenbakira deitu daiteke. Txangoaren prezioa 15 eurokoa da; 10 urte baino gutxiagokoak doan joango dira; eta 10-18 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Autobusean bertan kobratuko da.

Egitaraua

Goizeko 10:00etan Anduaga industrialetik (Euskorot) paretik abiatuko dira herritarrak Iruñeako bidea hartuz. Hirira heldu eta lehenengo geldiunea egingo dute, eguerdi partean Planetarioa bisitatuz.

Celeste neskatilaren eskutik exoplanetak ezagutuko dituzte filma baten bitartez; zeruaren zuzeneko azalpena ere jasoko dute eta azken albiste astronomikoak ez dira faltako «izan ere, egun horretantxe 50 urte gizakia lehenengoz ilargira iritsi zela!», diote antolatzaileek.

Bisita amaitu eta Catachu jatetxera joango dira bazkaltzera, bertako menua ondorengoa izango delarik: porru eta ganba pastela, legatz freskoa plantxan panadera patatekin, eta Santiago tarta. Menuaren prezioa 19 eurokoa izango da helduentzat eta 13,50 eurokoa haurrentzat; bazkaria norberak ordainduko du.

Orokorrean txango honetan parte hartzen duten herritarren kopurua ikusita, bi taldetan banatuko dira arratsaldean, hiria bisita gidatu baten bitartez ezagutzeko. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da lehenengo taldearen bisita, Gaizka Arangurenen azalpenekin, eta 18:00etan izango da bigarrena. Arratsaldeko 19:30ak aldera autobusera bueltatuko dira Ezkioko bidea hartuz.

Esan bezala txangoa uztailaren 20an izango da baina izena emateko epea ekainaren 27an amaituko da (Udaletxea 943 72 13 03).